CITA PREVIA
608 577 920

ERDITZE OSTEA

Estreinatu berri duzun amatasunaz bete betean gozatzeko, erditzearen ondorioz sortu daitezkeen orbain, sabeleko min, eskumuturreko tendinitis, buruko min, gerriko minak...ekidin eta tratatzen lagunduko dizugu.

Zoru pelbikoaren ahuldura eta sabel distentsioaren oinarrizko jatorria haurdunaldia da. Dena aldaketa hormonal, uteroaren pisu handitzearen eta erditzean ematen den dilatazioaren eraginez sortzen da.

Hipopresiboak, gimnasia abdominal hipopresibo (GAH) bezala ezagunak, perineoko muskulatura eta sabeleko zingila lantzeko ariketarik egokienak dira. Arnasketaren laguntzaz ariketa postural ordenatu eta erritmikoak egitean datza, sabel barneko presioaren jeitsiera eta bizkarrezurraren egonkortasuna hobetoago kontrolatzea bilatzen da.

ONDORENGO KASUETAN AHOLKATUA
  • Sabelaldeko muskulatura indartu, bizkarrezurra egonkortzea lortuz.
  • Zoru pelbikoko muskulatura indatu, inkontinentzia arazoak ekidin edota hobetuz.
  • Gorputzaren postura orokorra hobetu.
  • Linfa ganglioak deskonprimitu, hanketako hauntura eta pisutasuna urrituz.
  • Arnasketa, heste mugimendua eta funtzio sexuala hobetu.
  • Sabelaldeko diastasia hobetu.
  • Ebakuntza ondorengo sabelaldeko fibrosia ekidin.

CENTRO BIZKAR
Vitoria-Gasteiz Kalea, 18
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Tel. 608 577 920

Amaya Ayerza Hipólito
Nº colegiada: 582