CITA PREVIA
608 577 920

FISIOTERAPIA

Fisioterapia bizitzan zehar sortu daitezkeen lesioak sahiesten eta maneiatzen saiatzen den eskuzko teapia eta terapia fisiko (beroa,hotza, elektroterapia...) multzo bat da.

Geure zentruan eskeinitako tratamenduak ikuspegi globala du (bio-psiko-soziala) hiru dimentsio hauek estuki lotuta baitaude; ondorioz beharrezkoa da multzo osoa lantzea osasun egoera ezinhobea lortzeko.

Lantzen dugun oinarrizko diziplina masaia da, beronen barietate guztietan:

  • Deskontrakturatzailea, giharrak postura txar edota gehiegikeria batengatik gainkarga azaltzen duenean.
  • Kirol-masaia, txapelketen aurretik edo esfortzuen ondoren.
  • Desfibrosatzailea mota guztietako ebakiondoak lantzeko eta berauen fibrosia ekiditeko.
  • Erlaxatzailea tentsioak askatzeko helburuarekin eta gorputz naiz arima desestresatzeko.

Gaixotasun baten edo ebakuntza baten ondorioz luzaroan geldirik egon direnei errehabilitazio tratamendu bat gomendatzen diegu mobilizazio aktibo naiz pasiboen bidez funtzioa,flexibilitatea eta giharren tonua berreskuratzeko, berauek beharrezkoak baitira bizi kalitate on bat edukitzeko.

Lan guzti hau bezero bakoitzaren adin, sexu edota egoera fisikora egokitzen da.

Eta, nor ez da 7 orduz baino gehiagoz postura berdinean egoten egunero?...Honek epe luzera gorputzean ditugun gihar kate ezberdinak moztea eragiten du, mina eta mugimenduen mugatzea sortuz. Luzaketa ariketen eta heziketa posturalari esker norberaren gorputz eskemaren kontzientzia hobetu daiteke eta honela sistemaren oreka lortu.

Luzaketa ariketak nahi dugun gorputz atala luzatzean datza flexibilitate eta elastizitate handiagoa lortzeko.

CENTRO BIZKAR
Vitoria-Gasteiz Kalea, 18
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Tel. 608 577 920

Amaya Ayerza Hipólito
Nº colegiada: 582