CITA PREVIA
608 577 920

TAILER HIPOPRESIBOAK

Zer da Gimnasia Abdominal Hipopresiboa (GAH)?

Ariketa postural erritmiko multzo ordenatu bat da. Bere jatorrian erditze ondorengo arazoak ekiditeko erabiltzen zen, sabelaldeko muskulatura hobetzeko zoru pelbikoari kalterik eragin gabe. Baina gaur egun berauen erabilera oso zabaldua dago dakartzaten onurengatik.

Bi zentzutan dira teknika posturalak; alde batetik denbora batez postura zehatz bat mantentzean datza eta bestetik gorputzaren postura orokorra aldatzen dute. Teknika hauek torax eta sabeleko barne presioa segituan jeisten dute, honek zoru pelbiko eta sabelaldeko muskulaturaren aktibazio erreflexua eragiten du.

Nola egiten da? 

Ariketa guztian printzipioz arnasa bota ondorendo apnean egiten dira diafragma erlaxatzean laguntzeko.

Kontuan hartu beharreko gauzak

  • Gimnasia egitean erradikal aske dexente ekoitzen dira, horregatik elikadura hipotoxiko bat jarraitzea gomendatzen da (antioxidatzaileetan oso aberatsa).
  • Likido dexente galtzen da, horregatik garrantzitsua da saioa amaitutakoan ondo hidratatzea.
  • Tentsio arterial diastolikoa igotzeko arriskua dago, kontuz ibili behar da hipertentsioa duen jendearekin.
  • Umetokiko kontrakzioak aktibatzen direnez haurdun dauden emakumeetan ez da gomendatzen (erditzea eragiteko ordea erabil daitezke).
  • Efektu erregulatzaile hormonal eta inmunitarioak sor ditzake zenbait disfuntziotan emaitza terapeutikoak lortuz.
  • Muskulatura ildaskatuaren tentsioak normalizatzen ditu. Honek zoru pelbiko eta sabelaldeko muskuloen sendotzea eragiten du eta gorputzeko posturaren hobekuntza ere bai.
  • Mota guztietako herniak saihesteko tresna ona da barne presioak gutxitzen dituelako.

 

CENTRO BIZKAR
Vitoria-Gasteiz Kalea, 18
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Tel. 608 577 920

Amaya Ayerza Hipólito
Nº colegiada: 582