CITA PREVIA
608 577 920

SHANTALA MASAJEA

Indiatik datorren masaia da, bertan erabiltzen zuen emakume baten izena hartzen duena. Taktuaren zentzuari esker haurrengan zabalena den sentsazio organoa AZALA! kitzikatzen du. Olio esentzialekin egiten diren pase leunak lasaitu eta erlaxatzea lortzen dute beraien sistema autoinmunea eta egoera emozionala hobtzen duten einean.

Shantala masaiak gurasoiei beraien hauerrekin komunikatzeko aukera ematen die lotura eta segurtasuna indartuz. Gainera zailtasun momentuetan (negarra, kolikoak, haserreak...) oso ondo datorkigun erreminta da.

ONURAK

  • Motrizitatea kitzikatzen du.
  • Garapen neurologikoa hobetzen du.
  • Erlaxatzea lortzen du.
  • Tentsio-erlaxazio muskular oreka erregulatzen du.
  • Idorreria eta kolikoak ez azaltzeko mesedegaria da.
  • Nerbio sistema egonkortzen du eta defentsak handitzen ditu.
  • Arnasketa sakona eta erregularra errazten du.
  • Zirkulazio eta linfa sistemaren garatze prozesua hobetzen du.
  • Gorputz eskemaren ezaguera hobetzen du.
  • Guraso-haur lotura afektiboa errazten du.
  • Haurrari segurtasun emozionala sortzen dio.
  • Gurasoen tensioak lasaitzen laguntzen du eta haurraren beharrak ulertzen ere bai.

Ta masaia amaitzeko, zer hoberik?36º-tara bainu erakargarri bat!!TUMMY TUB haurrari segurtasuna eta lasaitasuna, posizio fetalean, ematen dion bainuontzi bat da.

 

SEGURTASUNA - KONFIDANTZA - AUTOESTIMA

CENTRO BIZKAR
Vitoria-Gasteiz Kalea, 18
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Tel. 608 577 920

Amaya Ayerza Hipólito
Nº colegiada: 582